San Marko eliza (Zagreb)
San Marko eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kroazia |
Town in Croatia | Zagreb |
Koordenatuak | 45°48′58″N 15°58′26″E / 45.8161°N 15.9739°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
Izenaren jatorria | Marko Ebanjelaria |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Zagreb (en) |
Izena | Marko Ebanjelaria |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Dimentsioak | 15,5 () × 36 () m |
Ondarea | |
Z-182 | |
Webgune ofiziala | |
Artikulu hau Zagrebeko elizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».
San Marko eliza (kroazieraz: Crkva sv. Marka) Zagreb hiriko eliza ezaguna da, izen bereko plazan kokaturik dagoena, Gornji Grad auzoan.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoaldeko aurpegiko leiho erromanikoak erakusten du XIII mende inguruko eliza dela baina gaur egun dakusaguna XIV mendeko berreraikuntza da. Hiru habearteko eliza gotikoa egin zuten orduan.
Elementu aipagarria XIV mendeko atariaren dekorazioa da Pragako Parler familiak egindakoa. Hamaika nitxotan hamabost irudi azaltzen dira, denen gainetik San Jose eta Andre Mariaren eskulturak daude. Ipar-mendebaldeko horman Zagrebeko armarri zaharrena dago, 1499an egindakoa.
Eliza ezagun egin duena teilatuko armarriak dira. Kolorezko teilez bi armarri daude marraztuta; Kroaziako hiru erreinuena bata (Kroazia, Eslavonia eta Dalmazia) eta Zagreb bertako armarria bestea.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Marko eliza.
-
Kroazia eta Zagrebeko armarriak.
-
Elizaren barnealdea.
-
Kanpaidorrea.